Elgoibarko Gaztelekuko ate irekiak, urriaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2020ko urr. 16a, 15:35

Irailaren hasieratik Elgoibarko Nerabe Zerbitzua, Gaztelekua,  martxan dago.  Aurten 2003tik  2008ra bitartean jaiotako nerabeak dira zerbitzuaz gozatzeko aukera dutenak eta dagoeneko parte hartzen ari dira.

Nerabeez gain, guraso, tutore, hezitzaile, irakasle eta oro har edozein herritarrek  zerbitzua ezagutu dezaten Gaztelekutik ate irekiak antolatu ditugu urriaren 21ean, 19:00etan Gaztelekuan bertan (Gabriel Kurutzelaegi, 4). Topaketa honen helburua zerbitzua aurkeztu, eskaintzaren eta funtzionamenduaren berri eman eta hezitzaile taldea ezagutaraztea da.

Ate irekiak 2

Beraz, bertaratzeko interesa baduzu, bizitzen ari garen egoeraren ondorioz lokaleko edukiera murriztu denez, izena eman behar duzu. Izena emateko honako hiru bide daude:

Informazio gehiago:  628 17 03 30 (Whatsappez) / 94374 32 28 (Telefonoz) / @elgoibarkogaztelekua (Instagram)/ gaztelekua@elgoibar.org / https://www.elgoibar.eus/index.php/gaztelekua

-Gaztelekuko hezitzaileak-