EKINTZAZ BETETAKO NEGUKO OPORRALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2022ko urt. 9a, 17:32

Neguko oporraldian hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute Elgoibarko nerabeek.

Gabonetako gailetak eginez hasi genuen garai berezi hau eta ondoren, txapelketak, tailerrak eta irteerak egin ditugu.Bingoan jolastu gara eta futbolin txapelketa egin dugu. Amigurumi tailerra antolatzeko aukera ere izan dugu Maddi Astorkiaren gidaritzapean eta manga marrazketa tailerra jaso dugu Sara Basurtoren eskutik. Donostiako Txuri Urdin izotz jauregian ibili gara, Gasteizen kart lasterketak egin ditugu eta City Jump aisialdi parkean, jauziak eta akrobaziak. Bilbon berriz, ihes gelatik irtetzeko abenturan parte hartu genuen eta amaitzeko, futbolin erraldoian aritu gara.

2021negua

2022.urtea jarduera eta plan gehiago egiteko gogotsu hasi dugu eta gaztelekuko ateak irekita egongo dira ohiko egun eta ordutegietan. Hona hemen urtarrilerako osatutako egutegia:

HILEKO PROGRAMAKETA

Gaztelekuko hezitzaileak

gaztelekua logoa1