Tailer hau, azaroan, Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak, Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan egin genuen "Jolasen Astea"ren harira antolatu dugu. Bertan, jolas didaktikoen inguruko azalpenak eman eta hauetan jolasteko aukera egon zen. Hala ere, haur eta nerabeen bizitzan badaude jolas horiez gain, bideo-jokoak ere, eta hauen erabileraren inguruan sakontzea izango da jardunaldi honen helburua. Horregatik, haur eta nerabeen heldu erreferenteentzat baliabide eta tresna ezberdinak landuko dira, bideo-joko eta sare sozialetan erregulazio emozionalerako estrategiak eskainiko dira edota gehiegizko erabileararen ondorioak azalduko dira, besteak beste. Gidaria, Emoki izango da, harreman-ingurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzeko lan egiten duen elkartea. Saioan parte hartzera animatzen zaitugu eta zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke.
Saioa doan izango da eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea urtarrilaren 26a baino lehen ondorengo loturan (https://labur.eus/mONBq) edota goiko irudian agertzen den QR-aren bitartez.
-Gaztelekuko hezitzaileak-