Orrazkera ezberdinak egiten ere irakatsi ziguten, eta lerro hauen bidez, gure eskerrik beroena eman nahiko genieke, hain saio polita antolatzen laguntzeagatik. Eskerrik asko, era berean, saiora batu zineten guraso eta ume guztioi ere. Hona hemen, saio horretako argazki batzuk.
Era berean, eskerrik asko, igandean Urkulura egindako mendi irteerara etorri zineten guztioi. Ez da ikasturteko lehenengo irteera izan eta azkena ere ez da izango, maiatzean Mutrikuko Olatz auzora egingo dugulako hurrengo irteera. Oraingoan, baina, Aretxabaletara joan gara, eta handik, bidegorriz, Urkuluko urtegira igo ginen oinez. Bidean, Etxeberri izeneko baserrian geldialdia egin genuen. Esnetarako behiak dituzte Etxeberrin eta han behiak nola jeizten dituzten, txahal txikiak nola hazten dituzten eta orohar baserriko egunerokoa nolakoa den ikusteko aukera izan genuen. 250 behi-buru dituzte Etxeberrin, eta prozesu guztia automatizatuta dute. Goiz parte polita igaro genuen guraso eta haurrok, eta horrek lanean ilusioz jarraitzeko indarra ematen digu. Mila esker, beraz, irteerara batu zineten guztioi. Mendi ibilaldiko argazkiak: Igor Ezenarro.