Maiatzaren 30erako Pilota Eguna antolatu dugu Mendaron

Erabiltzailearen aurpegia Arno Guraso Elkartea 2015ko mai. 14a, 14:45

Maiatzaren 30ean Pilota Eguna ospatuko dugu Mendaron. 10:00etan hasiko dira pilota partidak, frontoian, eta LH1etik LH6ra arteko eskola umeek parte hartuko dute.

LH1 eta LH2ko partidak 10:00etan hasiko dira, LH3 eta LH4koak, 11:00etan, eta LH5 eta LH6koak, 12:00etan. Momentuz 70 ikasle daude izena emanda, eta horiei guztiei egun horretan kamiseta zuria janzteko eskatzen diegu.