Mugikortasun behartua, aldi baterako kontratuak, ordaindu gabeko praktikaldiak, arriskuak… eguneroko ogia dira ekoizpen modu kapitalistan, eta gazteok gara maiz kate horren begi ahulena.
Askotan modu akritikoan irensten ditugun arren egoera hauek ez direla ez normalak, ez naturalak eta ez onargarriak aldarrikatu nahi dugu Jaikitik, eta ez garela isilik geratuko. Zuk ere halako egoeraren bat bizi izan baduzu zure testigantza modu anonimoan zabaltzera gonbidatu nahi zaitugu azpiko galdetegi honen bitartez: https://docs.google.com
Bide batez Maiatzaren 1ean Eibarren egingo den eskualdeko manifara ere animatu nahi ditugu gazteak. 12:00etan izango da, Untzaga plazatik abiatuta. Langile gazteok ere antolakuntza eta borrokaz egingo diogu aurre sistemari!
Hona bideo kanpainako aurreneko bideoa: