Idauze-Mendiko festetan dantzatu genuen zenbait dantzari eta antolatzaile. Argazkia: Nerea Asenjo
Horrela, larunbatean Idauze-Mendira iritsi ginen gure dantzak eskaintzeko asmoz. Etxeandiara gerturatu ahala herriko gazte guztiak lanean ari ziren, karpa txukundu, aulkiak mugitu, gradak jarri... Gu, iritsi eta gure materiala eta erropak prestatzen hasi ginen Idauze-Mendiko gazteek antolatutako dantza emanaldian parte hartzeko.
Idauze-Mendiko dantza eskolako dantzariak. Argazkia: Nerea Asenjo
Eskiulako dantzariek sorkuntza bat aurkeztu zuten. Argazkia: Nerea Asenjo
Urdiñarbeko dantzariek sorkuntza bat eskaini zuten. Argazkia: Nerea Asenjo
Dantza jaialdian, Elgoibarko Haritz dantza taldeaz gain, Zuberoako beste zenbait herritako dantzariak ere aritu ziren: Idauze-Mendiko dantza eskola, Eskiulako dantzariak, Ezpeizeko dantzariak, Garindaineko dantzariak, aurten maskaradak eman dituzten Hokiko aitzindariak, Iruri-Zalgizeko dantzariak, Urdiñarbeko dantzariak eta Idauze-Mendiko dantzariak.
Gipuzkoako dantzak eskaini genituen Idauze-Mendin. Argazkia: Nerea Asenjo
Eibarko musikariak aritu ziren gurekin. Argazkia: Nerea Asenjo
Zuberoako musikariak. Argazkia: Isabelle Bouillon
Guk, Gipuzkoako dantzak eskaini genituen, brokel-makilena, zinta-dantza, uztai-haundi eta uztai-txikiena besteak beste eta gurekin batera Eibarko Kezka dantza taldeko musikariak aritu ziren. Dantzari guztiek dantza egin ostean, berriro ere plaza erdira atera ginen eta fandago eta arin-arin batekin amaitu genuen gure emanaldia.
Aurtengo maskaradak eman dituzten Hokiko aitzindariak. Argazkia: Nerea Asenjo
Zalgize-Iruriko dantzariak. Argazkia: Nerea Asenjo
Ezpeizeko dantzariak. Argazkia: Isabelle Bouillon
Azken txanpa bezala, jaialdian parte hartu genuen talde guztiek kalejira erraldoia egin genuen eta ondotik Aintzina pika dantzatu genuen. Izerdi guztiak bota ondoren, merezitako mokadutxoa eta dutxa genituen zain. Ondotik, apain-apain, herri afarian izan ginen Zuberoako beste hainbat herritarrekin batera.
Idauze-Mendiko dantzari gazteak. Argazkia: Nerea Asenjo
Dantza jaialdian parte hartu genuen dantzari guztion kalejira. Argazkia: Nerea Asenjo
Hurrengo egunean irribarre batekin bueltatu ginen Elgoibarrera beste behin. Orain, uda ostean, Idauze-Mendiko gazteak gonbidatuko ditugu gure herrira. Horrela, bi herrietako gazteen artean sortu den harreman aberatsa indartzen jarraitu dezagun. Milesker berriro ere Idauze-Mendiko herriari, eta bereziki jaiak eta asteburu zoragarri hau prestatzen aritu diren herriko gazteei!