Errosarioko festetan dantzatzen dugu ezpata-dantza urtero, baina aurten dagokion egunean bertan, urriaren 7an dantzatuko dugu ostirala izan arren. Izan ere, urriaren 7a Euskal Autonomi Erkidegoan jai eguna izendatu da, 1936ko urriaren 7an, orain 80 urte, eratu baitzen Gernikan Eusko Jaurlaritza. Errosarioko Ama Birjinaren egunean bertan, beraz,ezpata-dantzako erropak jantzi eta txistularien doinura dantzari ekingo diogu goizeko 12etako meza nagusiaren ondotik.
Errosarioko Amaren ezpata-dantza 2015. Argazkia: IƱaki San Martin "Soarte".
Azken urteetan egin ohi dugun eran, Udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egin eta elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza amaitu eta gero elizako atarian talde osoa arituko da ezpata-dantzan eta ondoren Altzolak Dorretxearen aurrean, Errosario kaleko Ama Birjinaren irudiaren azpian eta Kalegoen plazan ere geldialdiak egingo ditugu. Honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo ditugu Haritzeko dantzariok.
Ostiral honetan eguerdiko 12:00etan baduzue zita Elgoibarko kaleetan! Gonbidatuta zaudete guztiok!