Afalostean Fan&go taldearekin erromeria egongo da, guk erromeria giro hori aurreratuko dugu gure emanaldiarekin. 21:00etan erromeria doinuak ekarriko ditugu eta han eta hemengo dantzaldietan ohikoak izan diren erako dantzak ikusi ahal izango dira. Jotak, arin-arinak, Imotzeko esku-dantza, binangoa… Tartean aurten lehen aldiz plazaratu dugun soka-dantza dantzatuko dugu. 2013. urtean Iruñeko Duguna dantza taldeak San Blas egunean eta San Joan bezperan dantzatzeko moldatu zuena.
• San Migel eguna Aiastian:
- 11:30 Meza eta jarraian, Ziarda eta Mañu bertsolariak.
- Ondoren, esku-pilota partidak.
- 14:30 Bazkaria.
- Ondoren, Ansorregi trikitilariak.
- 21:00 Borja Uzuriagaren oroimenez dantzaldia, Haritz EDTren eskutik.
- 22:30 Gazte afaria.
- Ondoren, erromeria Fan&go taldearekin.