Azken urteetan egin ohi dugun bezala, udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egingo dugu 12:00etako meza nagusia hasi baino lehen. Ondotik, elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza amaitu eta gero elizako atarian ezpata-dantzari talde osoa arituko da dantzan eta ondoren Altzolako Dorretxearen aurrean egingo da geldialdia. Ohiko legez, Errosario kalera abiatu eta bertako Ama Birjinaren irudiaren azpian ere dantzatuko da ezpata-dantza. Azken geldialdia, Kalegoen plazan izango da, honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo ditugu Haritzeko dantzariok.
Errosarioko Ama Birjinaren egunean bertan, beraz, ezpata-dantzako erropak jantzi eta txistularien doinura dantzari ekingo diogu goizeko 12:00etako meza nagusiaren ondotik.
• Errosarioko Amaren ezpata-dantza
- Urriak 7, larunbata, Kalegoen plazan
- 11:55ean, meza aurretik sarrerako zubia
- 12:00etako mezan, ezpata-dantza
- Meza ondoren, segizioa alde zaharrean