2024ko uztailaren 21ean hil zen, 89 urte zituela. Bere oroimenezko meza, domekan, irailaren 15ean, izango da, Elgoibarko Bartolome deunaren eliz-parrokian, 11:00etan. Joango zaretenoi, aldez aurretik eskerrak.
Ziarda izan da jaiolekua,
bizipen askon lekuko;
Familiaren gordelekua
nola ez dugu maitatuko.
Gehiago ez gera mahai inguruan
zure ondoan bilduko,
baina argi bat izango dugu
gure artean gertuko,
eguzki izpi bat Morkaiko ostean
agertzen zaigun orduko.
Elgoibarren, 2024ko irailaren 6an