Hernaniko Akola ingurua ezagutzeko irteera egingo dute azaroaren 9an, Gure Natura Ezagutuz egitasmoaren barruan

Barren 2025ko urr. 31a, 11:10

Iñaki Sanz Azkue hernaniarra izango dute gidari ibilbide gidatuan.

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak Udalaren babesarekin garatzen duten Gure natura ezagutuz programaren hurrengo ekintza azaroaren 9an izango da. 

Oraingoan mendi ibilbide gidatua egingo dute Akolan (Hernanin). Ibilbidean zehar Iñaki Sanz Azkue (Hernani, 1981) izango dute gidari, eta hark emango ditu naturari buruzko azalpenak, eta baita naturaren eta gizakiaren jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak ere. Sanz Biologian Lizentziatua (2004) da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko kidea ere bada 2003az geroztik eta 2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutzari eta kontserbazioari loturiko hainbat proiektu koordinatzen dihardu, dibulgatzaile lanekin uztartuz.

Egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Epele bailararik abiatuko dute bisita gidatua eta Igorin mendira (459 metro) igoko dira. Handik Akola estazio megalitikora joko dute. Probintzian saroiak ederkien gorde diren tokietako bat da Akola-Alkatxurain-Larregain ingurua. Handik, Ereñotzu auzotik sartuko dira berriro Hernaniko herrigunean. 15 kiliometroko ibilbidea osatuko dute. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta Ereñotzun egingo dute bazkaritarako geldialdia. Auzoan taberna bat ere badago.  

Mendirako arropa eta oinetako aproposak eramateko ohartarazi dute antolatzaileek. Jatekoa eta edatekoa norberak eraman beharko du etxetik. Plazak mugatuak direla aurreratu dute, eta izena eman behar da.