Pote itxurako edukiontzien funtzioa, bezeroei hondakin txikiak botatzeko aukera erraztea eta horrela ingurunea txukunago eta garbiago mantentzea dela azaldu dute Udaletik. Espazio publikoak garbi mantentzeko “Elgoibar bizixa eta garbixa” ekimenaren baitan banatu dituzte zaborrontziok ostalarien artean, 400 guztira.
Kanpaina udan abiatzea erabaki dute, eguraldi onarekin herritarrek kalean eta terrazetan denbora gehiago ematen dutelako, eta hondakin kourua handitzen delako.