Aran eta Luchon bailaretara mendi irteera antolatu du Morkaikok

Barren 2025ko eka. 30a, 13:36

Uztailaren 25-27ko astebururako Pirinioetara irteera antolatu du Morkaikok, Aran eta Luchon bailaretara, zehazki.

Maupas mendira (3.109 metro) igotea izango da irteerako asmoetako bat. Uztailaren 25 goizaldean irtengo dira Pirinioetarantz, eta Venasqueko eta Maupaseko aterpetxeetan egingo dute lo.

Hona hiru egunetako ibilbideen xehetasunak:

    Uztailak 25, ostirala: Portilhon – Tuc dera Escaleta – Venasqueko aterpea

  • Distantzia: 16,7 km 
  • Metatutako desnibel positiboa: 1.620m 
  • Metatutako desnibel negatiboa: 655 m
  • Ibilbidearen GPX fitxategia deskargatu


    Uztailak 26, larunbata: Venasqueko aterpea – Maupaseko aterpea

  • Distantzia: 12,6 km 
  • Metatutako desnibel positiboa: 1.400 m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 1.225m
  • Ibilbidearen GPX fitxategia deskargatu

    Uztailak 27, igandea: Maupaseko aterpea – Pic du Maupas (3109 m.) – Valèe du Lys

  • Distantzia: 13,4 km 
  • Metatutako desnibel positiboa: 850 m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 2.150m
  • Ibilbidearen GPX fitxategia deskargatu


 Hemen klik egin hiru egunetako ibilbide orriak deskargatzeko.

Informazio osoa eta izena emateko morkaiko.eus