M-8

Borroka feministak morez jantzi du Elgoibar

Barren 2025ko mar. 8a, 17:58

Martxoaren 8a da gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, Elgoibarko mugimendu feministak hainbat ekitaldi antolatu ditu. 

Morez jantzi da egunotan Elgoibar, eta 'Gora borroka feminista' lemapean hainbat ekitaldi egin dituzte egunotan, emakumeen eskubideen alde. Tardeo feminista izan zen atzo, eta horren barruan erromeria eta DJ saioa izan ziren Maalan. Poteo-berriketaldi feminista ere egin zuten, eta Kultur Kafean afaldu zuten ondoren. Gaur, manifestazio moreak hartu ditu herriko kaleak, Uluka batukaren doinuen erritmora.