Emakume* feministak batu eta asanblada indartzea dute helburu, eta era berean, kalera eraman nahi dute emakumeen* aldarria. Jakinarazi dutenez, martxoaren 7an hasiko dituzte ekitaldiak, 19:00etan egingo duten triki-poteo-berriketaldiarekin. Maalan batuko dira, eta herrian zehar ibiliko dira. Segidan, emakume* feministen afaria egingo dute Kultur Kafean, 12 euroan, eta nahi duen orok hartu ahalko du parte. Horretarako baina, izena eman beharko da Kultur Kafean bertan, Pitxintxun edo online zabaldu duten formularioa beteta.
Aurten zapatuan izango den Martxoaren 8rako, bestalde, mendi irteera bat egiteko asmoa dutela aurreratu dute. 09:00etan bilduko dira Meka aurrean, eta eguraldiaren arabera erabakiko dute ibilbidea. Eguerdian, denak batuko dira Kalegoen plazan, eta 13:15ean manifestazioa egingo dute.
Asanbladatik herritarrei dei egin diete Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintza guztietan parte hartzera.