Etapa berriko lehena urtarrilaren 25ean, zapatuan, egingo dute eta San Anton Txapelketa izena jarri diote. Igeriketa eskolako igerilariek zein Master kategoriako igerilariek parte-hartuko dute eta etxekoez gain, Eibar Igerixan taldekoek, Bergarako Igeri Taldeko zenbait igerilarik eta Azkoitiko Zubiaurre Igeri Taldeko master kategoriako hainbat igerilari lehiatuko dira Olaizagako kiroldegiko igerilekuan jokatuko duten proban.
Adin askotariko igerilariek igeriketa estilo desberdinetan lehiatuko dira, eta antolatzaileek jarritako hainbat erronka gainditu beharko dituzte.
Igeriketa eskolakoak 15:00etatik 17:00etara arituko dira lehian eta 17:00etatik 20:00etara Master mailako igerilariak.