Irteera osasungarria antolatu du Jubilatuen Biltokiak martitzenerako

Barren 2025ko urt. 20a, 10:01

Zornotzako Santa Maria eliza eta ibaizabal ibaia lehen planoan.

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak irteera osasungarria antolatu du urtarrilaren 21erako. Zornotza eta Durango ingurura joango dira, eta 12 kilometroko ibilbidea egingo dute. 

Hamarretakoa eta bazkaria norberak eraman behar ditu. 09:30ean hartuko dute trena Elgoibarko estazioan, eta bakoitzak nahi duenean itzultzeko aukera izango du. Horrez gain, Biltokiko zuzendaritzatik jakinarazi dute 2025ean ere jarraituko dutela domeketako dantzaldiak antolatzen.