Aita Agirre kulturgunean izango da solasaldia, 18:30ean. Elgoibar jatorri askotariko herritarren bizipen linguistikoak eta euskararekiko dituzten pertzepzioak ikerlanaren egile Ekhine Eizagirre eta Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kultura Aniztasunerako teknikaria den Julen Aranguren donostiarra gonbidatuko dituzte, eta inmigrazio eta kulturartekotasunari begira ditugun erronka eta zailtasun nagusiez arituko dira, batek galdetu eta besteak erantzunez. Eta orain zer? Nola jarraitu gure herria(k) euskalduntzen? Non kokatzen da euskara bizilagun berrien integrazio bidean? Zer osagai izan beharko lituzke Gutasun berriak? eta Eizagirreren beste zenbait galderei erantzungo die Aranguren soziologoak.
Bi hizlariak dira adituak eta arituak gai hauetan. Ekhine Eizagirre Zubiaurre, Kazetaritzan lizentziatua eta Gizarte Antropologian graduatua da. “Elgoibarko jatorri askotariko herritarren bizipen linguistikoak eta euskararekiko dituzten pertzepzioak” ikerlanaren egilea da, Udalaren Gotzon Garate bekaren baitan. Julen Aranguren Aizpurua, Soziologian lizentziatua eta Garapenerako Lankidetzan masterduna da. Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kultura aniztasunerako teknikaria da lanbidez.
Saioa iragartzeko kartela: