Artzaina da Blanco, eta eguneroko batean jaso ditu bere bizipenak, artzaintzarekin lotuak zein aktualitatetik abiatutakoak.
Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna baino gehiago, artzain batek zer bizi duen eta horrek nola zeharkatzen duen bildu du idazleak liburuan. Eguneroko batean jaso du artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz. Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago liburuan: emakumea, euskalduna, ekologista, barazkijalea…
Argiaren Bizi Baratzea sailean argitaratu zuen liburuaren bigarren argitaraldia kalean du dagoeneko, eta herriz herri hasia da hitzaldiak ematen
Elgoibarko Kultur Etxean emango du hitzaldia, 19:00etatik aurrera.