Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autoetan joango dira Lasturreraino, eta 10:00etan abiatuko dira oinez Ugarteberriraino. Kobazuloko hainbat areto bisitatuko dituzte Leizarpeko adituen azalpenak entzuten dituzten bitartean. Irteera horretan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa dela zehaztu dute eta 25 lagunentzako lekua egongo da. 10 urtetik gorako umeek ere har dezakete parte, betiere guraso edo arduradun batekin badoaz. Parte hartzaileek buruko babesgarri edo kaskoa, buruargia eta hotzetik babesteko aropa egokiak eraman beharko dituzte, 10 graduko tenperatura egiten baitu kobazulo barruan. Informazio osoagoa: morkaiko.eus
Izena emateko Hemen