Bederatzi garagardo mota egongo dira aukeran eta jatekoari dagokionez, egunero salduko dituzte ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak. Pintxo potea eta bingo solidarioa ere antolatu dituzte. Azken egunean, domekan, paella erraldoi bat prestatuko dute, eta txartelak aurretik hartzea gomendatu dute. Zuzeneko musikak girotuko du SanloBer festa: Kitziki taldeak emango du kontzertua bariku gauean eta Azkaiter Pelox Band taldeak zapatu gauean.
Eguenean, urriaren 5ean egingo dute garagardo azokaren irekiera ekitaldia 18:30ean, eta 19:00etan zabalduko dute jendearentzat.