Txapelketan kantuan ariko diren 48 bertsolarietatik 34 bertsolarik udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek duela bost urteko txapelketan eskuratu zuten txartela.
Elgoibartarrak gai-emale ea epaile
Horiez gain, 16 gai-jartzaile eta 15 epaile eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean. Elgoibarko bertsolaririk ez dagoen arren, gai-jartzaileen taldean dago Irati Agirreazaldegi eta epaileenean Eneritz Azkue.
Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak. Urretxun hasiko da irailaren 14an, eta Donostiako finalera bitarte 16 saio jokatuko dituzte: hiru fasek eta finalak: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala. Finalera sailkatzen diren bertsolariek abenduaren 14an egingo dute bertsotan, Donostiako Illunben.
Elgoibarko saioko parte-hartzaileak
Elgoibarko Herriko Antzokian jokatuko den final-zortzirenetako saioan sei bertsolari arituko dira bertsotan, eta Olatz Zuazubiskar izango da gai-emalea. Iraiaren 22an, domeka, izango da saioa, 17:0etan hasita. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri. Hona Elgoibarko saioan arituko diren sei bertsolariak:
- Eli Pagola Apezetxea (Hernani, 1995)
- Eneko Araiztegi Agirre (Segura, 1996)
- Iñaki Apalategi Astigarraga (Beasain, 1982)
- Libe Goenaga Arrieta (Getaria, 1999)
- Unai Izagirre Etxeberria (Azkoitia, 1995)
- Uxue Fernandez Lasa (Urretxu, 1984)
Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak txapelketaren hasieran esandako berbak entzun daitezke hemen.