Tximeletak ezagutzeko irteera antolatu dute Elgoibarren ekainaren 2rako

Barren 2024ko mai. 23a, 14:17

Gure Natura Ezagutzen programaren barruan tximeletak ezagutzeko irteera antolatu dute Morkaikok, Baso Biziakek eta Atxutxiamaikak, Elgoibarko Udalaren babesarekin. 

Ekainaren 2an izango da, eta Arantzazu ingurura joango dira. 10:00etan irtengo da autobusa Txankakuako zubitik, eta itzulera 17:00etarako egingo dute. Gidari lanak Zerynthia elkarteko Iker Novoa Fariñasek egingo ditu, euskaraz. Tximeletak eta horien ingurunea babesteko Espainiako Elkartea da Zerynthia.

Antolatzaileek mendirako arropa eta oinetako aproposa eramatea gomendatu dute, eta jan-edana etxetik eraman beharko da, mendian bazkalduko dutelako.

Izena emateko: labur.eus/GNE24