Zientzia eta teknologia alorreko lanak erakutsiko dituzte Elgoibarko ikasleek Zientzia Azokan

Barren 2024ko mai. 10a, 08:34

Zientzia Azoka antolatu du Udalak maiatzaren 18rako, Jaurlaritzaren eta Elhuyarren laguntzaz.

Zientzia eta teknologiari lotutako 30 postu jarriko dituzte Lekuederren, eta ondorengo eragileek hartuko dute parte: Elgoibar BHIk, Elgoibar Ikastolak, Elgoibarko Herri Eskolak, IMH Campusek, Meka LHIk, Makina Erremintaren Museoak, Bizilabek, Robotika Dibertigarriak, Danobatgroupek eta Somabe Makina Bereziakek.

Azoka honen helburu nagusia zera da: Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea.

Bost postu mota egongo dira Zientzia Azokan: Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanak, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuak, stand profesionalak eta Lanbide Heziketako ikastetxeen eta unibertsitateenak. Postu horiez gain, adin desberdinetako umeentzako hamar bizipen zientifiko eskainiko dituzte, gune diferenteetan.

Parte hartzeko izena eman beharko da, egunean bertan. 10:00etatik 14:00etara izango da feria.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Barren Aldizkaria (@barrenaldizkaria)