Elgoibarren bizi den idazle azkoitiarrak azaldu duenez, ohore hirukoitza izan da Seferis itzultzea: Batetik, "miresten" duen poeta delako, bestetik, Munduko Poesia Kaiera bilduman parte hartzea bere "ametsa" zelako; eta 50. alea itzultzea egokitu zaiolako; eta, azkenik, itzulpenak artelan gisa ulertzen dituenez, horrek arduraz egitera bultzatu duelako, eta Seferisek berak zuen zorroztasuna mantentzeko ahalegina egin behar izan duelako.
Susa argitaletxeak batera aurkeztu ditu Munduko Poesia Kaierak bildumako 49. eta 50. zenbakiak, Anne Hebert eta Giorgos Seferis poetei eskainiak. Aiora Jakak euskaratu du Hebertena. Joan den barikuan aurkeztu zituzten boi poema liburuak.
Giorgos Seferis 1900. urtean jaio zen Smirnan, egungo Turkian, baina handik ihes egin behar izan zuen, inperio otomandarraren inbasioaren ondorioz. Hori hala, poetaren beraren lanean erbesteak eragin handia izan zuela esan du Las Herasek. Bere berbetan, "idazkera argikoa" da Seferis, "ahozkotasunetik" baduena eta "itsasoz eta itsasontziz betea". Izan ere, bere "Mediterraneo kuttuna" beti presente dagoela azaldu du Las Herasek, baita mundu klasikoa ere: "Omero asko erabiltzen duen figura da, itsasoa ere ia poesia guztietan ageri da, Iliadako eta Odiseako itsaso ardotua agertzen da". Haren arabera, poetaren helburua bi munduak elkartzea izan da, iragandakoa eta bere garaikoa. Gaitegiaren dagokionez, itzulera asko jorratu du Seferisek: "Itzulera fisikoaz gain joan den denborara itzultzea, haurtzaroko garaira, oroitzapenetara, jaioterriaren nostalgiara".
Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren 50. zenbakia da Maite Lopez Las Herasek kaleratu duena, eta lana gauzatzea "ardura hirukoitza" izan dela azaldu du azkoitiarrak.
Poesiaren Nazioarteko Eguna izan zen martxoaren 21a, eta Seferis poemak grekoz irakurtzen bideo bat igo zuen Lopez Las Herasek sareetara. Hemen:
#PoesiarenNazioartekoEguna dela eta, Seferis grekoz.
— Maite López Las Heras (@MaiteLpezLasHe1) March 21, 2024
Bihar, 11:30ean, Donostiako Konstituzio plazako liburutegian, aurkezpena. #PoesiaPilulak #GiorgosSeferis #Seferis pic.twitter.com/tQTAhkSEOx