Udaletik jakinarazi dutenez, bi astetan aritu dira ibauertzetan pilatutako hondakinak ateratzen, eta bi sei zaku bete zituzten, bi tona inguru. Batutako hondakinen artean plastikoak direla nagusi jakinarazi dute, baina gurpilak, barandak eta burdinazko piezak ere jaso dituzte.
Zehaztu dutenez, ingurune naturalarekiko "errespetu osoz" gauzatu dituzte garbiketa lanok, "tokiko flora eta fauna babesten direla ziurtatuz". Ildo horretan, arreta berezia jarri dute espezie inbaditzaileak kentzen eta ibaiertzetako "estetika eta funtzionaltasuna" hobetzen.