Aurrez, baina, sexualitate kaltegarri eta bortitzari buruz berba egin zien Elgoibar Ikastolako DBH2 eta DBH3ko eta Institutuko Batxilergoko 2. mailako ikasleei, Herriko Antzokian. Sexu-indarkeriaren normalizazioaren gainean aritu zitzaien, bai eta sexu-heziketa egokirik ez jasotzeak eta sexuari buruz jakitzeko okerreko iturriak erabiltzeak dakartzan arriskuez ere. Elgoibarrera etorri izana baliatu du BARRENek elkarrizketa egiteko, eta gaur zortziko zenbakian izango duzue irakurgai, gaurkotasun handiagoko gaiek elkarrizketa atzeratzera behartzen ez bagaituzte.