Hitzaldi horien helburua da familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, gurasoen eta seme-alaben arteko hazkuntzarekin eta komunikazio eraginkorrarekin lotutako gai garrantzitsuei heltzeko. Donna Apellaniz Nieto izango da hizlaria, eta gaztelaniaz emango du saioa.
Emozioetatik abiatutako hitzaldia emango du Apellanizek, nondik datoz emozioak? Zertara bultzatzen gaituzte emozioek? Horrelako galderei erantzuteko beta emango du adituak. Metodologia dinamikoa erabiliko du (teoriko-praktikoa). Alegia, teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dituzte, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.
- Izena emateko: labur.eus/TG atarian, 943 741 050 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidean eman daiteke izena.
- Hitzaldia 18:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.