Gazteen jarrera eta motibazioa lantzeko metodologiak
Hitzaldi guztiak eta bideoak IMHren webean
Mintegiko hitzaldiak IMHren webean eskuragarri daude eta irudi-hitzaldiak bideoz jaso direnez, ahalik eta lasterren esegiko dira webean.
Mintegiaren helburuak izan dira:
• POPBL (Project Organized and Problem Based Learning) metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak azaldu eta ezagutarazi metodologia honen erabilgarritasuna Lanbide Heziketa barrutian. POIren helburua da enpresek eskatzen duten profil profesionala garatzea, etorkizuneko teknikariek bete beharreko gaitasun tekniko, balore eta jarrerekin; horretarako ikaslean oinarritutako metodologia garatzen du, irakasle taldearen tutoretzaren bidez irakasi-ikasi prozesuan ematen diren esperientziak elkarrekin partekatu ahal izateko.
• Informazio elkartruke eta gerta daitezkeen kolaborazioentzat bilgunea sustatu.
Ondorengo esperientzia aipagarriak aurkeztu dira:
• Aalborg Unibertsitateko (Danimarka) Ingeniaritza Fakultatea
• Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea)
• Huhezi (Mondragon Unibertsitatea, Eskoriatzako Fakultatea)
• IMH (POI - Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza, fabrikazio eta diseinu irakasle taldeen kasuak)
Informazio gehiago:
→ IMHren webgunean (informazio gehiago eta egitaraua).
→ Tolon; informatika eta teknologia zale baten bloga