Herritarrentzako inaugurazioa
Enpresentzako inaugurazioa egin zuten azaroak 28an eta 29an herritarrentzako inaugurazioaren txanda izan zen. Herritar mordoa hurbildu ziren Txarridunara, hotel berria ikusi eta doaneko jan eta edanaz gozatzera. Halere, ezin izan zuten Txarriduna Hoteleko logeletara igo. Hortaz, momentuz, hemen erakusten dizkizuegun argazkiekin (behean) ase beharko duzue kuriositatea.
• Datuak:
• Izarrak: 2 izar
• Pisuak: 3 pisu + garajeak
• Azalera: 1.100 m²
• Logelak: 22 (8 logela ohe bikoitzekoak eta 14 logela bi ohekoak. Bi logela elbarrituentzako egokituta daude)
• Zerbitzuak: Kafetegia, harrera, gela balio anitza (120 m²), Garajea (10 plaza), terraza
• Langileak: 6
• Disenatzailea: Agustin Oteiza arkitektoa
• Prezioak: (gaueko eta gosaria barne)
*Ohe bakarreko logelek: 45 € (pertsona 1) eta 55 € (2 pertsonek)
*Bi oheko logelek: 65 €
• Pentsioak 57 urte egin ditu
Txarriduna pentsioaren lekua hartuko du metro gutxira eraiki duten hotel berriak. Txarriduna pentsioa, Elgoibarko eraikin ezagunenetako bat, 1949ko azaroaren 28an ireki zuten. Hortaz, 57 urte bete zituen atzo. “Kointzidentzia hutsa” izan dela azaltzen du Imanol Urainek. Honez gain, eraikin zaharrean dagoen jatetxeak martxan jarraituko duela gaineratzen du. Urain sendiak garai berrietara egokitu nahi izan du Txarriduna Hotelarekin. “Ilusio eta lan asko jarri dugu hotel honetan eta egiten dihardugunean sinisten dugu”. Pentsio zaharreko bezeroak mantentzeaz batera, bestelako bezero esparru bati ere zerbitzua eskaini nahi diote hotel berriarekin.
• Hotela argazkitan:
• Goiko bi argazkiotan Kafetegiaren ikuspegi orokorra.
• Lehen solairuko igarobideko detaile bat (goiko ezkerreko argazkian). Harrerako atsedenlekua (eskuinean). Atzean Arturo Andraderen eskultura ikus daiteke. Eraikinean bat baino gehiago daude.
• Ohe bikoitzeko eta bi oheko logelen pare bat adibide.
• Logela bakoitzak komuna eta plasma telebista bat ditu. Eskuinean gela balio anitza. 120 m²-ko gela hau batzarrak, aurkezpenak, e.a egiteko erabiliko dute.