Esango al diguzu zer egin behar duzun Aste Santuan? Aurtengo neguan aukera handirik egon ez denez, eskiatzeko plana egin al duzue? Ala, elurrak eta hotzak ahaztu eta eguzki bila zoaz? Europako zein hiriburu bisitatu behar duzue zuek? Paris, Amsterdam, Erroma? Ala Marokora zoaz zu ere? Zein doa Andaluziara prozesioak ikustera? Eta, ba al dago Pirinioetako mendietan galtzeko asmoarekin irtengo denik? Eta, irteera-itzulera operazioak ez sufritzearren, zenbat geratuko zarete etxe inguruan? Egia al da bertsolari bati entzun geniona: “Aste Santuko oporretan?
Gaztiak Ibizara eta zaharrak elizara”
Atrebentzia handia ez bada, botaink!