Idiazabal Jatorri Deiturako gaztek 12 domina irabazi dituzte World Cheese Awards lehiaketa prestigiotsuan. Ez da marka makala, batez ere, kontutan hartuz munduko gaztarik ezagunenekin lehiatu behar izan zutela, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetako 250 gazta edo Hegoafrikatik aurkeztu ziren 50 gazten aurka.
Gauzak horrela, esan daiteke munduko gaztarik onenen parean dagoela Arriaga auzoko Mausitxa baserrian ardi esnearekin egiten dutena.
Honako hauek dira dominak irabazi dituzten gaztagile euskaldunak:
• Urrezko dominak:
-Patxi Otaegi (Beizama)
-Idoia Leonet (Beizama)
-Jose Maria Jauregi (Araba)
-Ricardo Remiro (Nafarroa)
• Zilarrezko dominak:
-Nikolas Segurola (Arantzazu, Oñati)
-Ekain Murua (Oñati)
• Brontzezko dominak:
-Jesus Maria Ansola (Elgoibar)
-Pedro Zuzuarregi (Tolosa)