Jubilatu eta gero ere lehiarako grinak bizirik dirau. Begira bestela,
Toka eta Igelaren jokoan King-Kong azpian jotasua harrapatu ditugun jubilatuok. Jubilatuen arteko Gipuzkoako Txapelketan parte hartzen ari dira, Debabarrena eta Urola Kostako irabazleak, hain zuzen
ere. Elgoibarko saioko irabazleek, berriz, finalerdiak jokatuko dituzte hil
honen bukaeran Altzan. Finala ere bertan izango da.
Hainbat jokotan lehiatzen dira txapelketa honetan: toka, igel-jokoa, karta jokoak (musa, tutea, briska, punttua, seiko urrea, eskoba, chichon, e.a), partxisa taldeka, billarrean edota dominoan.