Lekua: I. Bereziartua Musika Eskolako auditorioan
Ordua: 21:30
Sarrera: dohainik.
Ordua: 21:30
Sarrera: dohainik.
•
Emanaldiak:
ZEELANDA BERRIA: JOSE RAMON AGIRRE “MARRON”
Apirilak 11
Zeelanda Berria, paradisua egia bihurtzen den lekua. Bertako biztanleak arbasoen balioei eutsi nahian dabiltza: maoriak dira, Ozeano Barea zeharkatuz bertara iritsiak. Gaur egun, gutxiengoa izan arren, dagozkien eskubideen alde borrokan ari dira nortasun eta zerizan galdua berreskuratu nahian.
Natura maite dutenentzat Zeelanda Berria esatea paradisua esatea da. Urak definitzen du lurralde hau: itsasoa, euri amaigabeak, baso hezeak, ibaiak, elurra,... Urak marrazten eta modelatzen du paisaia guztia, basoan ura goroldio bihurtzen da, mendi eta glaziarretan elurra, eta kostaldean fiordoen itxura hartzen du. Ur termalak, ur hotzak, ur bideak... urak oro bustitzen du.
Askotariko paisaiak dituen lurraldea da. Iparraldeko Uhartea maorien lurraldea da, sumendien eta lur geotermikoen eremua. Hegoaldeko Uhartea, berriz, Alpetako mendikateak zeharkatzen du eta egundoko lautadak isurtzen dira haren hegaletan. Gaur egun ikusten diren lautada berde perfektuak, behi, ardi eta guzti, basoak ziren gizakia iritsi aurretik. Maoriek lehendabizi, eta zuriek gero, basoak moztu zituzten eta haiekin batera desagertu ziren ekosistemako fauna eta flora.
Nolanahi ere, gaur egungo paisaia harrigarria da: animalia bitxiak, mendikate erraldoiak itsasotik ateratzen, sumendiak eta itsas fauna aberatsa.
Ikus-entzunezko honen bidez, naturaren indarra erakutsi nahi da, eta jakina, horrekin batera, egileak Hegoaldeko Uharteko Cook mendiaren (3.755 m) igoeran izandako esperientzia gogoangarria.
ARITZA MONASTERIO: SIULA GRANDE filma
Apirilak 18

2001eko uztailaren 15etik 18ra Aritza Monasteriok, Víctor Mlinar, Matic Jost eta Tomaz Zerovnik esloveniarrekin batera Huayhuash mendikateko Siula Grande mendian (6344m) bide berri bat ireki zuten: Noches de Juerga ED 65-90º M6. Euskal Mendi Federakundeak mendi ekintzarik onenari emandako saria jaso zuen.
Izotzezko ur jausi, elur malda gogor eta haitzezko paretetan gora gailurreko aristara heldu ziren. Tontorrerako 50 metroko desnibela bakarrik falta zitzaien baina elurretan beraiek egindako zuloetan egin behar izan zuten vivouac, losakurik gabe. Haizea gogor jotzen hasi zen eta goizaldeko 4retan elurra hasi zuen. Ezin zuten gehiago itxaron eta 21 rapel egin ostean iritsi ziren mendiaren oinera. Parranda eder batekin ospatu zuten bide berria, eta horregaitik jarriko zioten behar bada “Noches de Juerga” izena.
BENANTZIO IRURETA: SAKANA-PUMORI espedizioa
Apirilak 25
2001eko urriaren 17an Sakana-Pumori espedizioko 5 kide mendi hau igotzen ari ziren. 6600 metrotara zeudenean egin beharreko komunikaziorik ez zuten ordea egin kanpamentu basearekin. 22 eta 27 urte bitarteko 3 napar, aizarnazabaldar bat eta Azpeitiar bat ziren gorako bidean zioazenak.
Alarma guztiak piztu ziren orduan kanpamendu basean. Elurjausi ugari dagoen mendia da Pumori (7161). Txarrenaren esperoan helikopteroa irten zen espediziokideen bila. Hegaldi honek usterik txarrenak baieztatu zituen: airetik ikusi ahal izan zen elurjausi erraldoi baten arrastoa, 2 losaku ere bertan zeudelarik.
Benantzio Irureta espedizio horretako kiderik beteranoena zen. Istripuaren momentuan Pheriche herrian zegoen beste espediziokide bat laguntzen, altuerak eragindako kalteak zirela eta behera jeitsita. Berriz kanpamentu basera igo zenean jakin zuen istripuaren berri, nahiz eta bidean gora zioanean bertako biztanle baten ahotik zerbait entzun zuen. Gorpuak non zeuden ikustera joatea erabaki zuen orduan Benantziok. Bera bakarrik joan zen gorpuen bila eta gelditzen zitzaizkion esperantza txikiak orduan zapuztu zitzaizkion, espero zituen tokian topatu baitzituen bere taldekideen arrastoak.
Bidaia honetan eta etxera itzultzean bizi izandako momentu gogor eta hunkigarriak kontatuko dizkigu Benantziok emozioz betetako emanaldi honetan.
ARITZA MONASTERIO: “ANDINISMO VERTIGINOSO. DEL CHACRARAJU AL RONDOY”.
Maiatzak 2

Azken urteotan Andeetan egindako igoerarik ikusgarrienak erakutsiko dizkigu Aritzak 2. emanaldi honetan. Izan ere Espainiako Mendizale Federazioak Urrezko Pioleta saria eman dio, Rondoyn ireki duen bide berria Europaz Kanpo egin den mendi ekintzarik onena izan delako.
Ekialdeko Chacrarajun (6112m) 2004an “El Deñor de las Torres” bidea ireki zuen 2 lagun esloveniarrekin batera. 24 ordutan egin zituzten gelditu gabe, 14 gora eta 10 behera.
Trapecio Mendian berriz Lowe bidea erabili zuten gailurrera heltzeko, nahiz eta ordurarte inork ez zuen bide honetan gora tontorrik zapaldu. Bide oso polita baina era berean oso zaila omen da. Izotza egoera txarrean topatu zuten eta hasierako bidetik pixka bat desbideratu egin behar izan ziren, haitzezko tximinia batetik gora egiteko. 12 orduko igoeraren ostean heldu ziten tontorrera.
Rondoy mendian bide berria ireki du Mikel Saez de Urabainekin batera 2006. urtean: Bagabiltza. Espainiako Federazioaren urrezko pioleta jaso du horregatik. 30 ordu egin zituzten oraingoan irten zirenetik berriz ere kanpamendura iritsi ziren arte.
JOSEBA ELUSTONDO. KUN mendia-INDIA
Maiatzak 9
Joseba Elustondo, 27 urteko elgoibartarra, Indian izan da 2006ko udan Kun mendia (7.135) igotzeko saiakeran. 9 lagun euskaldun eta 2 kanadiarrek osatu zuten espedizioa. Lehen 5 egunak hirietan pasa ostean 7-8 eguneko trekinari ekin zioten kanpamendu baserako bidean. 15 egun eman zituzten ondoren bidea prestatzen eta gailurra egin nahian. 3 kanpamentu montatu zituzten.
Gailurrerako azken erasoa egiteko dena zuten prest. 3. kanpamentuan pasa zuten gaua, baina eguraldia ez zegoen laguntzeko prest. Gailurrik gabe itzuli arren herrialde hartan eta bertako mendietan bizi izandako esperientzia ahaztezinak erakutsiko dizkigu Josebak.

MONT BLANC 2006: 4 BIDE EUSKAL HERRIKO EMAKUMEENTZAT
Maiatzak 16
2006ko uztailaren 22an 19 emakume euskaldunek Mont Blanc-eko gailurra zapaldu zuten. 40 urtetik gorako emakume euskaldunek beraien aisialdiaz gozatzeko aukera ezberdinak aldarrikatu nahi zituzten. 4 bide ezberdin erabili zituzten gainera, eta denek tontorrean topo egin. 4 elgoibartar izan ziren ekimen hartan: Lurdes Zubiaurre, Lorea Vila, Arrate Zubia eta Marije Mendikute.
Marije eta Arrateren taldeak 4000koen bidea erabili zuen, Frantziar aldetik dagoen bide arruntik politena. Lurdes eta Lorea berriz Gouteretik joan ziren, mendi hau igotzeko gehien erabiltzen den bidetik. Beste batzuk Italiako aldetik igo ziren.
Emakume bakar batek biderik estetikoena aukeratu zuen, Bionnassayko elur arista zorrotza igarotzen duena.
40 urtetik gorako 19 emakume Mont Blanceko gailurrean izatea ez da ohikoa eta bide ezberdinak erabili ostean bertan topo egiteak emozio biziak sorrarazi zizkieten. Guzti hori erakutsiko digute emanaldi honetan.