500 sinadura behar dituzte
Lortu beharreko sinadura kopurua herriaren tamainaren araberakoa izango da: 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenetan, 50; 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, 100 eta 10.000 eta 50.000 bitarte dituztenetan, 500. Azken hau da Elgoibarko kasua, 10.538 biztanle baititu gure herriak.
Bestalde, Udal eta Foru Hauteskundeetan plataforma horiek aurkeztu ahal izateko, 30.000 sinadura bildu beharko dituzte Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan.
Non eta Noiz sinatu
• Udaletxeko idazkaritzan
Apirilaren 10etik 20ra (Astelehenetik ostiralera. Zapatua 14, 09:00-13:00)
• Notaritzan (Aita Agirre 5, Leku Eder)
Martitzena 10, eguena 12 eta martitzena 17 (16:00-19:00)
∞ Informazio gehiago:
∞ Berria
∞ Gara