Tecnifuelle eskubaloi taldea Euskadiko txapeldun eta Lojantzi txapeldunorde

elgoibarren.net 2007ko api. 12a, 10:08

Senior mutilen mailako Tecnifuelle eskubaloi taldeak Euskadiko Liga Txapelketa irabazi du eta Lojantzi, senior nesken taldea, berriz, txapeldunorde geratu da. Lorpen hauei esker Espainiarako Ligarako igoera fasea jokatzeko txartelak eskuratu dituzte. Neskek Barañainen (Nafarroa) jokatuko dute apirilaren 20tik 22ra bitartean. Mutilei dagokienez, Sanlo taldeak igoera faseko partidak Elgoibarren jokatzeko eskaera luzatu dio Espainiako Eskubaloi Federazioari. Erantzunaren zain daude.


• Tecnifuelle Igoera Fasean

Tecnifuelle eskubaloi taldea

Tecnifuelleko mutilek maiatzaren 4,5 eta 6an jokatuko dituzte Espainiako Ligarako igoera faseko partidak. Espainiako Eskubaloi Federazioak oraindik ez du erabaki igoera faseko partiduak non jokatuko diren, nolanahi ere, Sanlo klubeko arduradunak itxaropentsu daude, “Igoera fasea Elgoibarren antolatzeko eskaera egin dugu eta orain federazioaren erantzunaren zain gaude” adierazi digu Rafa Alvarez Sanlo EKTko presidenteak.
 
• Lojantzik Barañainen jokatuko du Igoera Fasea

Lojantzi eskubaloi taldea

Senior nesken taldeak Barañainen (Nafarroa) jokatuko ditu igoera faseko partiduak apirilaren 20, 21 eta 22an. Euskadiko Liga Txapelketan txapeldunorde geratu ondoren lortu dute igoera fasea jokatzeko sailkatzea, bigarren urtez jarraian lortu ere, iaz Iruñean jokatu zen igoera fasean aritu baitziren. Orduan ez zuten mailaz igotzerik lortu, ia bigarren saiakeran zorte hobea duten.
 
Honako talde hauen aurka jokatuko du Lojantzik:
-SIERO DEP.BM (Asturiaseko txapeldunak)
-BM CHAPELA (Galiziako txapeldunak)
-LAGUNAK (Nafarroako Txapeldunak)

Errifak salgai
Igoera Fasea antolatzeak suposatuko lukeen gastuari aurre egiteko errifak ater aditu Sanlo EKTk. Euro baten trukean salduko dituzte. Saria, berriz, Tenerifera 2 pertsonentzako bidaia izango da (*6 egun 4 izarretako hotel batean pentsio erdian).
 

Poz estanda. Tecnifuelleko jokalariak Liga Txapelketa irabazi berritan