Glaziar amaigabeak, bailara zabalak eta 2.000 metrotik gorako jaitsierak aurkitu dituzte Elustondo eta Iruretak zeharkaldian. Izatez, 90 km-ko zeharkaldia den arren, 70 kilometro egitearekin konformatu behar izan zuten bi gazteek, izan ere, lehen etapa (Argentiere-Trient aterpea) autoz egin behar izan zuten eguraldiak lagundu ez zielako. Lau saiotan osatu zuten bidea:
1. zatia: Bourg St Pierre-Valsorey aterpea (5 ordu)
2. zatia: Valsorey aterpea-Sonadon gaina-Charrion aterpea (7 ordu)
3. zatia: Charrion aterpea-Portons gaina-Arolla tontorra-Vignettes aterpea (9 ordu)
4. zatia: Vignettes aterpea-Eveque gaina-Valpelline gaina-Zermatt (8-9 ordu)
2. zatia: Valsorey aterpea-Sonadon gaina-Charrion aterpea (7 ordu)
3. zatia: Charrion aterpea-Portons gaina-Arolla tontorra-Vignettes aterpea (9 ordu)
4. zatia: Vignettes aterpea-Eveque gaina-Valpelline gaina-Zermatt (8-9 ordu)
∞ Lotura interesgarriak
• Muntanya.net (Chamonix-Zermatt: historia, ibilbidea, beharrezko materiala e.a.)
• Chamonix-Zermatt (2005ean trabesia egin zuten eskiatzaileen esperientzia)
• ELKARRIZKETA
Alpeetan bizi izandakoaz elkarrizketa laburra egin diogu Arkaitz Iruretari.
-Zer izan da Chamonix-Zermatt trabesia klasikoa egitetik zailena?
Erraza izan da. Gainera gutako batek (Gillermo Olanok) aurreko urtean egin zuen beste bi anaiekin batera, eta mapa atara beharrik ere ez dugu eduki! Eguraldia ere lehenengo egunean izan ezik alde eduki dugu. Azken egunean goizean behe laino pixka bat zegoen, baina jende pila bat geundenez Zermatt-era iristeko desiratzen abantatu ginen. Gero, gainera, eguraldia altxa zuen eta primeran!
-Norbaiti gomendatu behar izango bazenio, zergatik gomendatuko zeniuke ibilaldi hau?
Ez dakit gomendatuko nukeen hau bera! klasiko bat da, eta igual horregatik gomendatu liteke, baina jendez lepo egoten da!! gomendatzekotan barianteren bat gomendatuko nuke, agian Italia aldetik gehiago egiten duen bideren bat.
-Bizi zenuten momenturik onena?
Neretzat zalantza gabe Valpellineko gainera iritsi eta parean Matterhorn (Cervino) ikustea, eta ondorengo Zermatt-era jaitsiera!
Sonadoneko jaitsierako elur hautsa ere izugarria, demaseko gozatua.
-Edonork egiteko modukoa da ala eskiatzaile trebea izatea ezinbestekoa da? Arriskutsua al da?
Eskiatzen jakitea beharrezkoa da, bai. Arriskuari buruz, aurkitu ditugun elurraren eta eguraldiaren kondizioak oso onak izan dira, 2-ko elur jausi arriskua eta eguraldi oso ona. Hori bai, lainoa sartuz gero, izorratuta zaude.
-Jende asko topatu al duzue Chamonix Zermatt egiten?
Chamonix-Zermatt ibilbide osoan ez, bai, ordea, zati batzuetan eta zer esanik ez azken etapan, jende andana izugarriak.
-Bidea, aterpetxeak... dena ondo antolatuta egongo da suitzarrengandik espero litekeen moduan, ezta?
Ba... ez pentsa dezepzioren bate do beste hartu dugu, Charrionen esaterako: urik ez, afaldu exkax, gosaria ere ez oso fuertea... ostantzean ondo, gabian lo egiteko bero gehiegi aukeran. Gehien gustatu jatana Valsorey izan da. Aterpetxerik txikiena, baina familiarteko giroa nagusi. Aterpetxerik handienean (Vignettes), berriz, lekurik ere ez geneukan, baina nola edo ahala konpondu ginen bertakoekin.
♦ Argazkiak: