Apirilak 16: Errolda zerrendak kontsultatzeko azken eguna

elgoibarren.net 2007ko api. 13a, 13:52

Maiatzaren 27ko Udal eta Diputaziorako Hauteskundeetarako errolda zerrenda berria jaso dute udaletxean. Hala bada, Udalak herritarrei aditzera ematen die, erroldako datuak ondo dauden kontsultatu eta egiaztatzea komeni dela. Hautesle zerrendak apirilaren 16ra (astelehena) arte egongo dira jendaurrean Udalean (Herritarren Arretarako Bulegoan).

 

 
Udal ordezkariek jakinarazi dute aurreko urteetan zerrendatan agertu arren, komeni dela aurten ere dena ongi dagoen egiaztatzea, maiatzeko hauteskundeetan arazorik ez izateko, eta baita dagozkien erreklamazioak aurkezteko ere, hala behar izatekotan.

Ordutegia:
• Astegunetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00era
• Zapatuan: 9:00etatik 13:00era