Ospitaleratzeak gora Mendaroko Ospitalean; iaz baino 1.200 gehiago

elgoibarren.net 2007ko api. 16a, 11:40

Mendaroko Ospitalearen hazkundeak ez du etenik. Iaz (2006) 7.000 ospitaleratze hartu zituen ospitaleak, 2005ean baino 1.200 gehiago eta 2001ean baino 1.000 gehiago. Kontsulta kopuruak ere gora egin du nabarmen, 140.000 iaz, hauetariko 31.000 urgentzia zerbitzuan. Erditzeei dagokienez, 600 erditze izan ziren 2006an. Bestalde, hobekuntzen atalean, Larrialdietako zerbitzua guztiz eraberritzeko asmoa du ospitaleak. 




Mendaroko Ospitaleko datuen TAULA:
 

                                                 

 

Ospitaleratzeak

 

Kontsultak

 

Erditzeak

 

Ebakuntza

kirurgikoak

 

2001                       

 

6027

 

124.930

 

539

 

-

 

2005                       

 

5.800

 

133.000

 

600

 

4.000

 

2006                       

 

7.000      

 

140.000

 

600

 

5.000



Egitea aurreikusten diren berrikuntza eta hobekuntzak

Mendaroko Ospitaleak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko asmoa ere badu. Besteak beste, Eguneko Ospitalea eta kirurgi medikuaren zerbitzua handitu eta Larrialdietako Zerbitzua guztiz eraberrituko dituzte. Berrikuntza lanok 3 hilabetetan amaitzeko moduan izango direla aurreikusten dute ospitaleko arduradunek.

Ospitalerik gazteena

1993. urteko argazkia

Osakidetzaren sareko ospitalerik gazteena da Mendarokoa, 1992. urtean ireki baitzituen ateak. Debabarrenako herriei (Eibar, Elgoibar, Soraluze, Deba, Mutriku, Mendaro, Ermua eta Mallabia) eta hurbiltasunagatik Ondarroa eta Azkoitiko biztanleei ematen die zerbitzua ospitaleak, hau da, 80.000 biztanle ingururi, denak batuz gero.
 


Zenbait datu interesgarri:
• Ohe kopurua: 116
• Ospitaleko langileak: 382
• Espezialitateak: 26
• Ebakuntza-gela kopurua: 4
• Erditzeko gelak: 2
• Kontsulta bulegoak: 42
• Ospitalearen funtzionamendu gastua: 28.190.000 € (2006an)
 
 
◊ Informazio interesgarria
Irakurri hemen: BARREN astekariaren 3. zenbakian (1993-I-29) Mendaroko Ospitala inauguratu eta handik gutxira argitaratu zuten erreportajea. 

Mendaroko ospitalea: Osasuna gertuago
Barren (1993-I-29) 
 
Betidanik jakina izan da Osasun Publikoari egotzi zaion zerbitzu edo asistentzia eza. Mendaroko Ospitalea eraiki baino lehen, elgoibartarrok etaDeba Beheko eskualdeko guztiok orokorrean, hiriburuetara jo behar izaten genuen eztarriko ebaketa sinple bat egitera, horrek dakarren gastu eta denbora galtzearekin. Mendaroko Ospitala martxan dagoenetik, etxetik bost minututara daukagu osasun zentrua.
 
1982 urtean Deba beheko eskualdeko Ospitalea eraikitzeko erabakia hartu zen. Ordurarte zerbitzu espezializatu guztiak Donostiako Arantzazuko Amaren Ospitalean burutzen ziren. Mendaroko Ospitala eraiki zenetik, Deba Beheko biztanlegoak osasun zerbitzu ezberdinakeskurago ditu. Mendaroko Ospitaleak, kanpo kontsultetan, 18 espezialitate edo berezitasun eskeintzen ditu. Hori baino lehenago Eibarko anbulategiak zuen bere gain espezialitateen ardura, eta sei espezialitate baino ez zituen eskeintzen. 1992. urte bukaerarako Mendaroko Ospitalearen zerbitzu guztiak jarri ziren martxan. Egun, Deba Beheko eskualdearen beharrak betetzeko, 70 inguru mediku espezialista daude lanean. Espezialitate klinikoe- tan, kardiologoak, alergologoak, neurologoak... eta espezialitate kirurgikoetan, traumatologoak, urologoak...
Momentuz, Mendaroko Ospitaleak ez du aipatutako 18 espezialitate horiek gehitzeko asmorik, duela gutxi sei-zortzi espezialitate jarri dira martxan eta. Edozein gaisotasun osatzeko, ebaketa beharra balego, Mendaron berton egingo litzateke. Eskualde Ospitale honek ezin du ebaketa edo operaziorik burutu bi kasutan: bihotzeko gaitzetan eta lan istripu edo trafiko istripu batek eragindako buruhezurreko hausturetan. Miokardio infartu baten kasuan, gaisoa Mendarora eramaten da, bertan diagnosia egin eta oinarrizko tratamendua jartzeko. Segidan Donostiako Zainketa Berezietarako Unitatera eramaten da gaisoa.
Mendaroko Ospitaleak ez du Zainketa Berezietarako Unitaterik, gaiso kopurua eta teknología inbertsioak kontutan izanda, errentagarriagoa baita Donostiak zerbitzu hori betetzea. Izan ere, larrialdietara jo duten 1000 pertsonatik 60 soilik bidali behar izan dituzte Donostiara.
Mendaroko Ospitalearen helburua biztanlego osoari gaisotasunen %95ari dagokion asistentzia ematea da. Izan ere, gaisotasun hauek dira arruntenak eta bizi-kalitatea gehien murrizten dutenak.
Gainera azkenaldian Ospitalean egon beharreko denbora laburtu nahian dabiltza. Honela, eguneko kirurgia deitzen dena jarri nahi dute martxan, gaisoa goizez ingresatu eta operatu ondoren, egunean zehar behatu eta gauean etxera bidali ahal izateko.
Ebaketa edo operazioen egoera, ordea, bestelakoa da. 150 pertsona, ebaketa zain daude. Gehienak traumatologia eta urologia sailekoak dira. Halere, urologia eta traumatología saileko mediku kopurua bikoiztu egin dute, eta laster zain daudenak operatzerik izango dute.


Ospitaleari buruzko zenbait datu: (*1992. urtekoak)
Langileak ....................................291
Langileen batazbesteko adina........30 urte
Ohe Kopurua...............................102
Maternokoak.....................24
Bestelakoak.......................78
Ohe okupazioa .....................%55-65

Ospitalea paziente baten ikuspuntutik:

Baina jendeak Ospitalari buruz duen iritzia jakin nahi izan dugu eta horretarako plantan dagoen pertsona bati galdegin diogu. Ana Zabaleta elgoibartarra, haurra izatera Mendaroko Ospitalera etorri da. Hilak 20an goizeko 8ak inguruan haurra izan zuen eta oso kontentu dago jaiotzagatik noski, eta maternoko mediku zein erizainengandik jaso duen tratuagatik. Profesional zein maila pe r t sona le an bertako langileak ezin hobeto portatu dira. Ospitala oso ondo dagoela iruditu zaio, ez dabil jende asko eta bertan egon den denboran bakarrik egon da gelan. Seguritate sozialari ezin diolagehigo eskatu diosku, “hemendik aurrerakoa lujua baita”. Gure aldetik Zorionak! Anari.