Ikusten al diozu irtenbiderik etxebizitzaren arazoari?

elgoibarren.net 2007ko api. 16a, 20:12

Langabezia eta etxebizitza ei dira euskaldunen kezka nagusiak egungo gizartean. Etxebizitzari dagokionez, daukan prezioarekin ia ezinezkoa da etxebizitza bat erostea; eta alokairua, berriz, gero eta garestiago dago.
Baina, benetan ezinezkoa al da etxe bat erostea? Zergatik dihardute, orduan, etxeak egin eta egin Elgoibarren? 772 etxebizitza berri eraiki dira 2002tik hona (135 Babes Ofizialekoak). Nork erosten ditu? Nola erosten dira?
Ba al zenekiten 639 etxebizitza daudela hutsik gure herrian?
Etxebizitzaren arazoak, eta honen ondorio zuzen eta ez ez horren agerikoek, mahai gainean gai asko jartzeko aukera ematen du: espekulazioa, burbuila inmobiliarioa, korrupzioa, emantzipazioaren atzerapena, ... Non dago zuen ustez arazo honen iturburua? Zergatik eta nola iritsi gara gauden egoeraraino? Eta are garrantzitsuagoa dena, ikusten al diozue irtenbiderik etxebizitzen arazo larriari?
 
Botaink!
 
Gure herriari dagozkion hainbat datu bildu eta zuen eskura jarri ditugu. Hona hemen esanguratsuenak begitandu zaizkigunak:

ETXEBIZITZA BERRIAK:
772 etxebizitza berri eraiki dira Elgoibarren  (2002tik honako datuak)
*135 Babes Ofizialeko Etxebizitzak izan dira.

ETXEBIZITZA HUTSAK:
639 etxebizitza hutsik daude Elgoibarren (800 Jaurlaritzaren arabera)

ETXEBIDEKO Zerrendak
403 lagunek eman dute izena Etxebiden Elgoibarren

BIZI GUNE Programa
22 etxebizitza daude Bizigune programan alokatuta. Bestalde, 67 lagunek eman dute izena Bizigune programaren bitartez etxebizitza bat Elgoibarren alokatzeko.
 
*Iturriak: Elgoibarko Udala, Etxebide eta Eusko Jaurlaritza 
 
Datu gehiago:

1706641790371 Ikusten al diozu irtenbiderik etxebizitzaren arazoari?

Euskadi
(Etxebizitzaren prezioa m²-ko)
Probintzia     Berria €     Erabilia
Araba         3,275.09     3,197.61
Gipuzkoa    3,920.00     3,625.04
Bizkaia     2,798.32     3,217.98
* Bartzelonako probintzian bakarrik da Gipuzkoan baino garestiagoa etxebizitza berri baten metro karratua. Ikus eta konparatu datuak.

Ikusi hemen: Euskadi eta Madrid, erabilitako etxebizitza garestienak