EAE-ANVren Elgoibarko zerrenda inpugnatu du Estatuaren Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak

elgoibarren.net 2007ko mai. 4a, 10:57

Azken ordua: ANVren zerrenda inpugnatuak baliogabetu ditu Gorenak (Sustatu.com).
 
Alegazioak aurkezteko epea maiatzaren 4an, barixakuan, arratsaldeko 20:00etan amaitu zen. Bestalde, Elgoibarko Abertzale Sozialistak ere inpugnatu egin du Estatuko Fiskaltzak, “Batasunaren estrategia” delakoan.

 
Estatuko Abokatu Nagusiak (Joaquín de Fuentes Bardaji) Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) 122 zerrenda inpugnatu ditu eta Estatuko Fiskaltzak, berriz, 110 zerrendaren aurka egin du. Ez dituzte zerrenda berberak inpugnatu, eta denera, 133 dira baliogabetzeko eskatutako EAE-ANVren zerrendak. Bihar eman beharko du, nahita nahiez, azken erabakia Auzitegi Gorenak.
 
 
• Informazio gehiago:
∞ Berria 
eitb24