Aukeratu dute Danborradako Kartel lehiaketako irabazlea

elgoibarren.net 2007ko mai. 4a, 14:18

Argazkian ikus dezakezuen kartelak iragarriko du aurtengo nagusien danborrada. Jose Manuel Esnal elgoibartarra da kartel irabazlearen egilea.

 
 
 
 
 
Guztira 8 kartel aurkeztu dira Danborradako II. Kartel Lehiaketara eta epaimahaiaren iritziz Esnalen lana izan da onena.
 

1706641758258 Aukeratu dute Danborradako Kartel lehiaketako irabazlea

 
 

Danborrada trinitateetan
Ekainaren 2tik 3ra bitartean (gaueko 24:00etan hasiko da) egingo da aurten nagusien danborrada, Trinitate jaietan. Antolatzaileak, Elgoibarko danborradaren batzordeko kideak, jo ta sua ari dira danborrada prestatzen eta ezusteko bat baino gehiago egongo dela ere iragarri dute, zein izango diren zehazterik nahi ez badute ere, oraingoz.
 
Sardina jana hilaren 19an 
Danborrada egunean bakarrik ez aurretik ere giroa berotzen joateko asmoa dute danorradako batzordekoek. Diogunaren adibide, maiatzaren 19rako (zapatua) antolatu duten sardina jana. Ekintza bitxia eta ezhokikoa paraje hauetan. Eguerdiko 12:00etatik 15:00etara izango da, Nafarroa plazan (euria bada, Sigmako aparkalekuan)
 
Hasi dira entseguekin
Joan zen apirilaren 24an hasi ziren aurtengo danborradarako entseguak. Ohitura dutenez, merkatu plazako goiko solairuan elkartuko dira martitzenero.