Debabarrenean dauden ia 1.900 langabetuetatik 1.198 emakumeak dira

elgoibarren.net 2007ko mai. 9a, 09:52

1.198 emakume eta 680 gizon daude langabezian Debabarrena eskualdean. Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako ikerketan jasotako datuen arabera, 25 eta 44 urte artean dituzte langabetuen ia erdiak (%46,3). Bestalde, lanik gabekoen artean, 1.070 lagunek zerbitzuen sektorean bilatzen dute lana eta 552 lagunek industria sektorean.



Langabetuak Debabarrenean

Guztira: 1.878
Emakumezkoak: 1.198
Gizonezkoak: 680

Langabetuak sektoreka
Zerbitzuen sektorean: 1.070 langabetu (%65,9)
Industria sektorean: 552 langabetu (%24,4)
Eraikuntzan: 87 langabetu
Nekazaritzan: 20 langabetu
Aurrez lanik egin gabeak: 149 langabetu

Langabetuak adinaren arabera

Emakumezko langabetuen artean 118 lagunek 25 urtez azpikoak dira; 579 emakume 25 eta 44 urteko adin tartean daude eta 501 lagunek 45 urtetik gora dituzte.
Gizonezkoen artean ere 25 eta 44 urte bitarteko adin mugan dago langabeturik gehien (291 langabetu). 25 urtetik azpiko 115 langabetu daude eta 274 langabetuk 45 urtetik gora dute.