Jose Gurrutxaga, Euskadiko sprinter beteranorik azkarrena 85 urterekin

elgoibarren.net 2007ko mai. 10a, 10:56

Jose Gurrutxaga 85 urteko elgoibartarrak 100 eta 200 metrotako probak irabazi ditu Gipuzkoako eta Euskadiko Atletismo Txapelketetan, hurrenez hurren, beteranoen mailan. Espainiako txapelketa izango da atleta nekaezinaren hurrengo erronka, ekainaren 22tik 24ra bitartean, Murtzian.





Gipuzkoako txapeldun
Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Donostiako Anoeta estadioan jokatu zen. 100 metroko proban 19.61 izan zen Gurrutxagaren denbora eta 200 metroko proban, berriz, 43.70.

Euskadiko txapeldun
Euskadiko Atletismo Txapelketa Durangon jokatu zen. 100 metroko proban 19.87 izan zen elgoibartarraren denbora eta 44.90, berriz, 200 metroko proban ezarri zuen denbora.

Espainiako txapelketa Murtzian izango da

1706641755119 Jose Gurrutxaga, Euskadiko sprinter beteranorik azkarrena 85 urterekin

 
 
Aguilas (Murtzia) herrian jokatuko da Espainiako Atletismo Txapelketa ekainaren 22, 23 eta 24an. Erronka guzti hauei aurre egiteko astean birritan entrenatzen du Jose Gurrutxagak Mintxetako instalazioetan. Atleta eredugarria.