Haizea Emakume Taldeak 10. urte bete ditu maiatzean

elgoibarren.net 2007ko mai. 10a, 13:06

10. urteurrena ospatzeko, gaur (maiatzak 11) antolatu duten ekitaldira gonbidatu nahi dituzte Haizeako kide eta kolaboratzaile izandako guztiak. Arratsaldeko 20:30ean izango da Kultur Etxeko sotoan.

 
 
 
Urteurrena ospatzeko, Oihulari Clown taldearen La Espera ikuskizuna antolatu du Haizeak, sotoan bertan, gaueko, 22:00ean.
 
 
Haizea Emakume taldearen historioa eta bilakaera

“Aktiboak bagara biziago gaude” esaldi honek laburbiltzen du Haizea Emakume Taldearen izaera eta bilakaera. Alegia, “emakumeok mugitzen bagara, etxetik atera, emakumeon interesekoak diren ekintzak antolatu eta parte hartzen badugu, biziago gaude” azaldu digute Haizeako bazkideen ordezkariek. Haizea Emakume Taldearen egungo jarduna ulertzeko eta gaur egungo gizartean kokatzeko denboran atzera begiratu bat egitea komeni da:-1976. urtean, Frankismoaren amaiera gertu zegoela sumatzen zenean, hasi ziren herri mugimenduak antolatzen. Elgoibarren, Alderdi Komunistako emakumeengandik sortu ziren estreinako gizarte-ekimenak. Garai hartan ez zen batere erraza legalizatzea. Hortaz, “etxekoandreen” talde gisa erregistratu beste erremediorik ez zuten izan. Ubitarte zentroan elkartzen ziren.
 
-1976 eta 1985 urte bitartean, honako hauetan oinarritzen zen gure borroka: emakumeon duintasunaren alde, antisorgailuak, abortuaren legeztatzea, famili-palngintza zentruak lortzea, independentzia ekonomikoa, soldata berdina lan berdinengatik, e.a.

-1986. urtean emakumeen aldeko mugimendua desagertu egin zen Elgoibarren; helburuak lortu zirela zirudien.

-1986 eta 1996 urte tartean Emakumeen Elkartea biziberritzea erabaki zuten. Emakumeen bueltan lanean jardun zuen Haizea izenarekin. Feli Garitagoitiaren omenez erabaki zuten Haizea izena, berak aukeratu zuena izan baitzen. Feli Garitagoitiak emakumeei zuzendutako makina bat hitzaldi eta ikastaro antolatu zituen.

1706641754721 Haizea Emakume Taldeak 10. urte bete ditu maiatzean

-1997. Etapa berri baten hasiera. Gurasoen Ikastetxetik atera zen ekimenaren bitartez, elkarteari bultzada eta egitura berriak ematea erabaki zuten. Udalaren (Kultura Saila, Gizarte laguntzak, e.a) babs eta dirulaguntzekin hasi genuen ibilbide berria. “Dirulaguntzez gain, lokal berria eta aurrera jarraitzeko animo asko jaso genituen erakundeetatik”.
10 urte pasa dira Haizearen etapa berria hasi zenetik. Denbora honetan era guztietako ekintza mordoa antolatu ditu Elgoibarko emakumez osatutako taldeak: ikastaroak, bidaiak, aldarrikapenak, kirol eta kultur ekintzak... asko izan dira Haizeak antolatutakoak. “Arrakasta gehiago edo gutxiago izan dute ekintzok, baina beti jaso dute Haizea taldeko bazkideen babesa”.

Dena dela, gizon eta emakumeen arteko berdintasunik oraindik ez dagoela uste dugu, eta lanean jarraitzen dugu eta jarraituko dugu berdintasuna lortu artean. Martxoare 8ko ekintzetan, genero indarkeriaren aurkako egunean, emakumeen duintasunaren alde... lan asko dago egiteko.