1981. urtean erosi zuen Udalak Kapitol zinema. 90. hamarkada hasieran eraberritze lanak egin ziren, eta zinema izatetik Antzoki izatera pasa zen 1994. urtean. Orain, itxura berritzeko garaia iritsi zaio Herriko Antzokiari. Cordon Vilarchaoko langileak ari dira margoketa lanetaz arduratzen. Antzoki gaineko bizilagunek ere Udalaren ekimenarekin bat egin eta eraikina margotu dute.