Amaitu da Unai Zulaikarekin txat-elkarrizketa

elgoibarren.net 2007ko mai. 14a, 20:25

Unai Zulaika, EB Berdeak-Aralar koalizioko alkategaia izan da atari digital honek egin duen estreinako elkarrizketa digitaleko gonbidatua. Ordubetez (17:30-18:30) erantzun ditu herritarrek zuzenean, ordenagailuaren bestaldetik egindako galderak. Esperientzia berri honen emaitza ikusi nahi baduzue egin klik hemen: Elkarrizketa digitala alkategaiekin.
Jon Peli Uriguen, EAko alkategaia izango da txat-elkarrizketako hurrengo gonbidatua: maiatzak 16 (eguaztena) 18:30etik 19:30era. Galderak bidaltzeko, egin klik hemen: Elkarrizketa digitala alkategaiekin.