Olalsa Gipuzkoako txapeldun
Sanlo EKTko Olalsa infantil nesken taldeak 17 eta 16 irabazi zion Zarautzeko eskubaloi taldeari Andoiainen jokatutako partida erabakigarria eta Gipuzkoako txapeldun berriak dira. Garaipen honi esker, Espainiako Txapelketako fasea jokatzeko sailkatu dira. Almerian, Vera herrian, jokatuko da Espainiako Txapelketa, eta honako talde hauek parte hartuko dute bertan:
• Maiatzak 18 (ostirala, 19.30ean)
• Maiatzak 18 (ostirala, 19.30ean)
CARBONERAS (Andaluziako txapelduna)
- OLALSA
• Maiatzak 19 (zapatua, 10.00etan)
ACEUCHAL (Extremadurako txapeldunak)
- OLALSA
• Maiatzak 20 (domeka, 10.00etan)
• Maiatzak 20 (domeka, 10.00etan)
OLALSA
- LA GARRIGA (Kataluniako bigarrena)
Maiatzaren 17an aterako da elgoibartarren espedizioa Elgoibartik, “maletak itxaropenez gainezka eramango ditugu. Badakigu talde oso gogorrak direla, baina ez zaigu animorik falta” azaldu digu Rafa Alvarezek, Sanlo EKTko presidenteak. 16 jokalari sartu dituzte deialdian Lorea Gabilondo eta Nerea Gil entrenatzaileek, hauetatik 12 Olalsa taldekoak eta gainontzeko laurak Aterpe taldekoak. Zuzendaritzako kide eta delegatuez gain 30 bat guraso eta familiarteko joango da Almeria aldera.
Almeriatik txapela ekarriko balute Espainiako Txapelketaren Azken Fasea jokatzeko sailkatuko lirateke. Espainiako 8 talderik onenek parte hartzen dute hemen, eta bertan erabakitzen da Espainiako eskubaloi txapelduna.

Sanlok azken fasea antolatzeko eskaera luzatu dio Espainiako Eskubaloi Federazioari. Baiezkoa jasoz gero, maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean jokatuko litzateke txapelketa Olaizaga Kiroldegian.
Aterpe txapeldun Aldundi Txapelketan
Infantil mailan Sanlo EKTk duen bigarren taldea ere primeran aritu da. Gipuzkoako Txapelketan kanporatua izan ondoren, beste 20 talderekin aritu da lehian Aterpe Aldundi Txapelketan eta garaipena lortu dute azkenean. Urnietako taldearen aurka jokatu duten finalak ez du kolorerik izan. Joaneko partida (10 eta 16) eta asteburu honetan Olaizagako pistan jokatutakoa irabazi dituzte elgoibartarrek.