40. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako EMAITZAK:
• Kadeteak: Elgoibar 13 / Azkoitia 22
Elgoibar: I. Plazaola eta H. Arribillaga.
Azkoitia: P. Gorosabel eta I. Zendoia.
• Jubenilak: Elgoibar 22 / Azkoitia 19
Elgoibar: A. Lizarralde eta K. Arrizabalaga.
Azkoitia: O. Epelde eta J. Epelde.
• Nagusiak: Elgoibar 22 / Azkoitia 11
Elgoibar: I. Lazarobaster eta E. Loiola.
Azkoitia. M. Andueza eta J. Orbegozo.
Herriko pilotariek lan bikaina egin duten arren, ez da komeni hartzaren larrua ehizatu baino lehenago saltzea. Azkoitiarrek errespetua eta begirunea merezi dituzte, egungo txapeldunak izateaz gainera, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan titulu gehien eskuratu dituen herria baita; 16 txapel irabazi dituzte guztira. Txapelketa bat baino gehiago da Herriartekoa gure auzokoentzat, sustraitutako eta tradizio handiko kirola baita esku pilota Azkoitian. Zaletuen bultzadarik ez zaie faltako, Ikastolako frontoira hurbildu ziren zaletuen animoek erakutsi zuten moduan. Kontua da azkoitiarrek gogor egin beharko dutela lan hurrengo faserako (final-laurdenak), sailkatu nahi badute. Momentuz, 2 eta 1 aurreratu dira eta tanteoan ere aurretik dira (+5). Ikusitakoak ikusita jubenil mailako partidan egon daiteke sailkapenerako giltza.
Jokin Erraztiri omenaldia
Jokin Errazti pilotari azkoitiarrak merezitako omenaldia jasoko du bariku honetan Azkoitia eta Elgoibarrek Gurea frontoian jokatuko duten kanporaketa hasi aurretik.